ESKU-HARTZE SOZIALEKO ERAKUNDEAK
Azaldutakoaren ildotik, esku-hartze sozialeko erakundeetan datuak partekatzeak eta/edo irekitzeak ekar litzakeen onura nagusiak aukera emango luketen behar berriak hautemateko, barne-eraginkortasuna hobetzeko, erakundeen barruan zerbitzu berriak sortzeko eta esku-hartze sozialaren eremuan diharduten eragileen arteko koordinazio-gaitasuna indartzeko.
Hirugarren Sektorearen esparruan fenomeno horri buruzko azterketarik ez badago ere, badira arrazoiak pentsatzeko datuak partekatzeak eta/edo irekitzeak, bai erakundeen artean (E2E), bai administrazio publikoen eta unibertsitateen edo ikerketa-erakundeen artean (E2G), onura gehigarri baliotsuak sor ditzakeela, hala nola gizarte-estaldurako sare erresilienteagoak ezartzeak, bikoiztasunak murrizteak eta erakundeen espezializazio estrategikoak, benetako esku-hartze sozialerantz jotzeko.